XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SAN JOAN

SARRERA

Laugarren Ebanjelio onen muiña, iñolaz ere, Joan apostoluak, Jesusek maite zuen ikasleak (13,23; 19,25-27), idatzia da.

Baiña, gero, Joan apostoluen ikasleek osotu eta aberastu dutela dirudi lan ori, Efeso-ko kristau-elkartearen argia jarraituz.

Badirudi, eungarren urtearen inguruan bukatua zela Ebanjelio onen idaz-lana.

Azken-ukitua egin dion kristau-elkarteak argi esaten digu, Joan apostoluaren aitorpena egiazkoa dela (21,24).

Jesus begiz ikusi eta egiaz bizi izan duenaren aitorpena dakarkigu laugarren Ebanjelio onek.

Ebanjelariak berak damaizkigu Ebanjelio au ondo irakurtzeko bi giltza: itzaurrea (1,1-18) eta Ebanjelioaren leenengo bukaera (20,30-31).

Itzaurrean dauzkagu bilduak, Ebanjelioan zear agertuko diren gai nagusiak.

Nor da Jesus?

Jainkoaren Itza, Jainkoaren Semea, Jainkoaren agertzaillea.

Bere itzetan eta egintzetan, Aita Jainkoarekin dituen arremanak agertuko dizkigu.

Zer dakarkie gizakiei?

Aitarengandiko argia eta bizia.

Zer eskatzen die entzuleei?

Sinismen-erantzuna.

Ori bera esaten du bukaeran ere, ezaugarrien garrantzia azpimarratuz.

Ebanjelioan zear agertu diren itz nagusi guztiak dauzkagu bukaera onetan: ezaugarriak, sinistu, Mesias, Jainkoaren Semea, bizia.